Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bukovina

Ipar-ekialdeko Karpatoetako eskualdea. 5.242 km2 eta 660.000 biztanle. Hiriburua: Tchernovtsy (errumanieraz Cernauti). Ukraina, Moldavia eta Errumaniaren artean banatua. Dniestr, Prut eta Siret ibaiek zeharkatzen dute. Eskualdearen mendebala menditsua da, eta ekialdea muino txikiek eta basoek osatzen dute.  v  Historia. 1538. urtean Turkiaren mende geratu aurretik Austriarren esku geratu zen (1775), Lehen Mundu Gerra garaian Errumaniakoa izan aurretik. 1940. urtean Bukovinaren iparraldea Sobiet Batasunari lotu zitzaion. Errumaniak berriz hartu bazuen ere (1941-1944), 1947. urteko bake itunari esker Sobiet Batasunaren mende gelditu zen.