Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bukhari

(Muhammad ibn Ismail Abdallah Al Jufi, al-Bukhari deitua). Idazle arabiarra, Persiakoa jatorriz (Bukhara, 810 - Samarkanda, 870). Musulman sunniten arabera Hadith edo Mahomari buruzko ahozko tradizioen biltzaile nagusia. Kitab al-Jami al-sahih (Tradizio islamdarren liburua) lanak 600.000 kontakizunetik gora dakartza. Tarikh lana ere idatzi zuen, Hadith tradizioen ahozko transmisio kateak osatu zituzten autoritateei buruzko liburua hain zuzen.