budu
iz. Erl. Afrika mendebaleko erlijio batetik eratorritako erritu multzoa; ezkutuko ospakizunetan egiten dira, budu errituak aztien edo sorginen gidaritzapean. Dahomeyko dialektoan «jainko» esan nahi du budu hitzak eta Eguzkia, Ilargia eta Trumoiaren gurtzari dagokio. Antolatutamendu zehatzekoak izaten dira budu ospakizunak: dantza eta orgiekin hasten da; halako zorabio batera heldu eta jainkoren bati eskainitako sakrifizioekin bukatzen da. Haitiko herrixketan egiten dute bereziki.