Broca, Philippe de
Frantses zinemagilea (Paris, 1933). Abentura eta umorezko filmak egin izan ditu batik bat, eta horietako askotan Jean Paul Belmondo aktorea izan du protagonista –Cartouche (1962), Rioko gizona (1963), Txinatar baten gorabeherak Txinan (1965)–, edota Yves Montand –Deabrua buztanetik (1969)–. Beste film batzuk: Chouans (1988) eta Mila eta bat gauak (1990).