Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Brno

(Al. Brünn) Txekoslovakiako hiria eta Hego Moraviako hiriburua, Svitava eta Svratka ibaien bilgunean. 381.000 biztanle (Txekoslovakiako hirugarren hiria). Apezpikutegia. Unibertsitatea. Aireportua. Industria garrantzitsua: armak, industria mekanikoa, kimikoa, ehunak eta janari industria. Eliza gotiko eta eraikuntza barroko ugari ageri dira hiri erdian. Hiriaren gainean Spielberg gotorlekua altxatzen da.  v  Historia. Spielberg gotorlekua Moraviako markgraf-en egoitza izan zen (1349-1411) presondegi austriarra izan aurretik (1740-1855). Austerlitz-ko gudu ospetsua Brno hiriaren inguruan izan zen.