Braque, Georges
Frantses pintorea (Argenteuil, 1882 - Paris, 1963). Parisko Arte Ederretako Eskolan ikasi zuen. Hasieran, inpresionismoak kutsaturiko ikuspegiak margotu zituen. 1905ean Friesz-en eraginez fauvisme delako joera onartu zuen, Le Port de l’Estaque (Estaqueko kaia) (1906) eta Picassoren Les Demoiselles d’Avignon (Avignongo neskatxak) (1909) ezagutu ondoren kubismo-ra jo zuen. Picassorekin elkarlan estuan jardun zuen, kubismo analitikoaren aldian (1909-1911). Gero, kubismo sintetikoarena deitu aldian (1911-1914) trompe-l’oeil efektuen bilaketarekin batera (zur eta marmol faltsuak, letrak), ekai desberdinak jarri zituen koadroetan (harea, kola, egunkari zatiak, etab.): Le Portugais, Violon et Cruche (Portugaldarra, bioloia eta pitxerra). 1914ko gerran parte hartu zuen, eta zauri larriak jasan zituen. Gerraren ondoren, ikerketa berriei ekin zien kolore gehiago erabiliz, forma arinagoak moldatuz, giza irudia sartuz, etab. Hona haietariko zenbait: La Musicienne (Musikaria) (1917), Izadi hilak (1922-1930), Billards (1944), Ateliers (Tailerrak) (1950-1956), Oiseaux (Txoriak) (1955-1963). v Braquerentzat margolaritzak ez du zertan izadiaren irudi zuzena izan behar; artea izaditik at dago, eta koloreak eta formak egituraren osagarri soilak baino ez dira.
- brankifero
- brankiopodo
- brankiuro
- Brant, Joseph
- branta
- Braque, Georges
- brasa
- Brasil
- brasildar
- Brasilia
- brasiliar