Botín, Emilio
Banku-jabe espainiarra (Santander, 1934). Izen bereko banku-gizonen seme eta biloba. Banco de Santanderreko presidente izendatu zuten 1986an. Europako enpresaburu hoberenaren Futuro 1991 saria jaso duen lehen espainiarra da. 1999ko urtarrilean bat egin zuten Banco de Santanderrek eta Central Hispanok, BSCH sortuz (Europako banku handienetakoa). Emilio Botín da banku berriaren bi presidenteetako bat.