botila
iz. Ontzi aho-estua, edariak eta, oro har, isurkariak edukitzeko erabiltzen dena. v Teknol. Gai bat, isurkaria bereziki, mugatzen duen esparru magnetikoa. Irakite puntu garaia duten metalak urtzeko erabiltzen da, eta plasma bere baitan gordetzeko. v Leyden-en botila. Elektr. 1745ean eraikitako kondentsadore elektrikoa; beirazko botila bat izaten da, kanpoa eta barnealdea eztainu paperezko elektrodoz bildua duena. Erdian metalezko makilatxo bat izaten du eta muturrean, barnealdeko forroari loturik, estalkia. Estalkiak eta beirak bereizi egiten dituzte barneko eta kanpoko aldeak. Elektrodoak konektatzean txinparta sortzen da.