Bostehunen Kontseilua
(Fr. Conseil des Cinq-Cents) Thermidor-eko Konbentzioak (Frantses Iraultzako III. urtea, 1795eko abuztua) sortu zuen Legebiltzarra. Bostehun partaideak zuzeneko hauteskundeetan aukeratzen ziren eta urtero berritzen zen ganberako herena. Legegilea zen, eta Bostehunen Kontseiluaren erabakiak Zaharren Kontseiluak onartu behar zituen. Brumarioaren 18ko estatu kolpearen ondoren, Napoleon Bonapartek desegin zuen Bostehunen Kontseilua.
- Bossis, Maxime
- Bossuet, Jacques Bénigne
- Bost Herriak
- bost
- bostehun
- Bostehunen Kontseilua
- bosteko
- Bosten Taldea
- bosten
- bostogei
- Boston