Bengalar botaniko eta fisikaria (Mymensigh, 1858 - Giridith, 1937). Fenomeno molekularrei buruz egin zituen lanak; uhin detektagailu bat eta landareen hazi erritmoa neurtzen duen «crescographe» delakoa asmatu zituen. Landareen biologiari buruzko lan ugari idatzi zituen.