Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Borotra, Didier

Ipar Euskal Herriko politikaria, Union Démocratique Française (UDF) alderdikoa (1937). Hainbat agintaldi daramatza Didier Miarritzeko alkate bezala, eta 1991z geroztik Frantziako Senatuan senatari ere bada. Behin baino gehiagotan azaldu du bera ez dagoela erabat euskal departamenduaren alde, baina aldi berean Pariseko gobernuak hala erabakiko balu onartzeko prest legokeela ere adierazi du. Sektore kontserbadoreen kritikak ere jasan izan ditu inoiz, esate baterako Jakes Abeberri politikari abertzalea Miarritzeko alkateorde izendatu zuenean.