bororo 2
iz. Etnogr. Hego Ameriketako indiar herri bateko kidea. || Herri horretako hizkuntza, bi adarretan banatua: bororoa eta otukea. v Bororo herria sei leinutan banatua zegoen; gaur egun, ordea, horietako bi desagertuak daude erabat. Brasilen bizi dira eta 2.500 lagun inguru dira guztira. Arrantza eta ehiza dira horien bizibidea, eta geziak eta lantza pozoidunak beren armak. Klanetan banatua dago bororoen gizartea.