Bolét, Jorge
Estatubatuar musikagilea (La Habana, 1914 - Mountain View, Kalifornia, 1990). 1926-1935 urteen bitartean Filadelfiako Curtis Institutuan egin zituen ikasketak eta XX. mendeko musikagile nagusiak izan zituen irakasle: Josef Hofmann, Leopold Godowsky, David Saperton, Moriz Rosenthal. Ondoren Parisen eta Vienan jarraitu zituen ikasketak. Estatu Batuetara itzuli zenean orkestra zuzendaritzaren alorrean hasi zen lanean Fritz Reiner-ekin. Ondoren irakasle eta diplomatiko karrera hasi zuen. Curtis Institute-n Rudolf Serkin-en laguntzaile izan zen (1939-1942), Indian School of Music-en irakasle aritu zen (1939-1942), ondoren Bloomington-eko Unibertsitateko irakasle izan zen eta 1977an Curtis Instituteko zuzendari. Aldi berean, Kubako enbaxadako kultura agregatua izan zen Washingtonen (1942-1945), eta amerikar kuartel orokorreko musika zuzendari Tokion. Hiri horretan egon zen bitartean Mikado opereta zuzendu zuen. Boléten errepertorioa Liszten eta Chopinen oinarritzen da. 1972. urtea arte etenaldi bat izan zen Boléten kronologian; urte horretan Carnegie Hall-en arrakasta handiko errezital bat eskaini zuen.