Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

boleibol

iz. Kirol. Pilota batez jokatzen den kirol mota. Bi taldek jokatzen dute eta talde bakoitzak sei jokalari izaten ditu. Sare batek jolas zelaia bi lauki berdinetan banatzen du; zirkunferentzian 68,5 cm dituen larruzko edo kautxuzko pilota batez jolasten da. Pilota kontrako taldearen aurreko aldean sartu behar da eta jokalariak ahaleginak egin behar ditu pilota bere jolas aldean sar ez dadin. Eskua zabalik edo ukabila itxita jo daiteke pilota. Pilota kontrakoen zelaian sartzean lortzen dira puntuak; hamabost puntu lortzen dituen lehenak irabazten du jokoa. Boleibola Wiliam Morgan-ek asmatu zuen Estatu Batuetan 1895. urtean, eta 1964an onartu zen nazioarteko Olinpiar Jokoetan.