Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bolbora

iz. Hauts-nahastura lehergaia. ik. sutauts. Su arma gisa erabili izan da historian zehar baina gaur egun beste zenbait erabilera ere baditu. Bolbora tenperatura garaian lehertzen da eta gas ugari sortzen ditu lehertzen denean. Badirudi txinatarrek ezaguna zutela bolbora antzinatean, baina Berthold Schwartz hartzen da bolboraren asmalaritzat, hura izan baitzen su armetan gai hau erabili zuen lehena. Roger Baconek lehenik eta Alemaniako Alberto Handiak ondoren aztertu zituzten bolboraren ezaugarriak. Lau bolbora mota bereizten dira: bolbora beltza edo arrunta, kerik gabeko bolbora, bolbora arrea eta bolbora zuria.  v  Bolbora beltza. Bolbora arrunta, su armetan eta leherkari gisa erabiltzen dena. Potasio nitratoa, egur ikatza eta sufrea ditu osagai.  v  Bolbora arrea. Artilleria astunean erabiltzen den bolbora mota.  v  Kerik gabeko bolbora. Bolbora beltzaren eta arrearen ordez erabilitako bolbora. Nitrozelulosa eta nitroglizerinaz dago osatuta eta tenperatura aldaketak eragin handia izaten du bolbora mota honetan.  v  Bolbora zuria. Indar handiko leherkaria; suziriak egiteko erabiltzen da batez ere.