Black Power
(«Ahalmen Beltza») AEBetako afro-amerikar taldearen askapen higikundea. 1966an Indarkeriaren aurkako Ikasleen Koordinazio Batzorde (SNCC) barruan sorturik, laster masa-higikunde zabala bihurtu zen. Black Power-en ekintza bide nagusiak: a) Integrazio politikaren eta Estatu Batuetako bizimoldearen gaitzespena; b) Hirugarren munduko askapen higikundeekin bat egitea; c) Kultura beltz autonomoaren garapena; d) Bortxarik ezaren pentsamoldea alde batera uztea. Zapalkuntzak alde batetik, eta erakunde egitura eta programa politiko zehatzik ez izateak bestetik, higikundearen gainbehera ekarri zuten 1968-1969tik aurrera. Higikundeko buruzagi batzuk: Stockely Carmichael, Raph Brown, James Forman, etab.