Biurrun-Olkotz
Nafarroa erdialdeko udalerria (Iruñeko merindadea). Biurrun-Olcoz du izen ofiziala. Biurrun ta Olkotz kontzejuek osatzen dute udalerria. Mugak: iparraldean eta ekialdean Galar, Tiebas, Elortz eta Untzue, mendebalean Ukar eta Tirapu, eta hegoaldean Barasoain. Altuera 602 m. 15,53 km2. 1998ko datuen arabera, 176 biztanle ditu. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Herriguneak: Olkotz eta Biurrun. (biurrundarrak; olkoztarrak). Hizkuntza, gaztelania. Nekazaritza eta abeltzaintza dira ekonomia jarduera nagusiak. Olkotz auzoan dorretxe bat dago.e