Biurrun, Garbiñe
Gipuzkoar epailea (Tolosa, 1960). Bere jaioterrian egin zituen lehen ikasketak. 1982an, zuzenbide gradua eskuratu zuen Donostian. Urte horietan Euskadiko Ezkerrako kide egin zen, eta bi urtez Donostiako Zuzenbide Fakultateko irakasle izan zen. 1987an, epaile izateko azterketak gainditu eta, une berean, militantzia politikoari utzi zion. Bi urtez Tolosan bertan egin zuen lan epaile bezala eta beste hamar urtez lanbide berean jarraitu zuen Donostian. Demokraziarako Epaileak elkarteko koordinatzailea izan da. 1998an Euskal Herriko Auzitegi Goreneko epaile izendatu zuten, eta zeregin horretan dihardu azken urte hauetan.