Birtwistle, Harrison
Ingeles musikagilea (1934). Klarinetea eta konposizioa ikasi zituen, eta 1970an Pierrot Players taldea sortu zuen, musika garaikidea lantzen duen ganbera taldea. Antzinako Greziako mitoetan oinarritu izan ditu bere obra gehienak, Orfeorenean bereziki: Tragedia (1965), Orfeoren heriotza (1970), Denboraren garaipena (1972), Orfeoren maskara (1973-1984) eta Gawain (1989-1991).