Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

biperakara

izond. Zool. Sugegorrien familiako narrastiez esaten da; ofidioen azpiordenakoak dira. Hiruki itxurako buru zapala dute, eta gorputz lodia. Ezkata txikiak eta goi masaileko aurre letaginak luze zorrotzak izaten dituzte; oso pozoitsuak dira. Mundu osoan bizi dira, Madagaskar uhartean ezik. Vipera generoa da tipoa.