Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

biorritmo

iz. Biol. Izaki bizidunaren biologia erritmoa, bere organismoaren eta aurkitzen den ingurunearen aldakuntzek eragina. Izaki bizidunek ingurunera moldatzeko duten bideetako bat da. Gizonak, adibidez, hainbat ezaugarri fisiologiko moldatzen ditu, bere ohiturekin ados daitezen, eguneroko bizitzak eskatzen duen jarduera biologikoarekin bat etor daitezen (oroimena, arnasketa eta odolaren zirkulazioa, guruinak, etab.). Azken aldi honetan egindako ikerketei esker hainbat egitura bakanen eta zelulen funtzioen zikloak, egitura edo funtzio horiek nola moldatzen diren eta abar jakin da, eta laguntza handikoak izan zaizkio medikuntzari aurkikuntza horiek.