Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

binturong

iz. Zool. Biberridoen familiako animalia haragijalea, katajinetaren antzekoa (Arctictis binturong). Birmania, Indotxina eta Borneoko tropikoko oihanetan bizi izaten da baina ohian horietan ere ez da oso ugaria. Kolore iluneko ilea izaten du, eta isatsa, iletsua eta luzea, adarrei oratzen zaie zuhaitzetan dabilenean. Metro bat inguru neur lezake luzeran. Ugaztun txikiak, txoriak, arrainak eta xomorroak jan ohi ditu, baina fruituak batez ere. Oso usain garratza botatzen du bere burua arriskuan sumatzen badu.