Villabona
Gipuzkoako udalerria (Tolosaldea eskualdea). Villabona-Amasa du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Aduna, Andoain eta Zizurkil, ekialdean Berastegi, mendebalean Asteasu, Irura eta Anoeta, eta hegoaldean Tolosa eta Ibarra. Altuera 128 m. 17,8 km2. 1997ko datuen arabera, 5.398 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gehiago (billabonatarrak). Euskara, gipuzkera; hizkuntza banaketa 1996an: 3.496 euskaldun, 616 ia euskaldun eta 870 erdaldun. Ekonomia jarduera nagusiak industria eta zerbitzuak dira.