Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bildoze-Onizepea

Zuberoako udalerria, Maule-Lextarreko kantonamenduan. Mugak: iparraldean Berrogaine-Lahüntze, ekialdean Sohüta, mendebalean Aiñharbe, eta hegoaldean Maule eta Sohüta. 12,71 km2. 1999ko erroldaren arabera, 760 biztanle ditu. Viodos-Abense-de-Bas du izen ofiziala. Euskara, zuberera; euskaldunak % 44. Langile gehienak Mauleko industrietara joan ohi dira baina ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da.