bila
adlag. Izen sintagma bati dagokion adizlaguna, esanahiaren aldetik «bilatzen»-en kidea. Delako izen sintagma mugatua denean -(r)en kasu atzizkia hartzen du. Haur galduen bila atera ziren. || (Zenbatzaileekin). Atzo galdutako bi aizkoren bila. Bi aizkoraren bila. || Delako izen sintagma mugagabea denean eta izen arrunt batek edo izen+adjetibo batek osatua, -(r)en atzizkirik gabe. Lan bila atera. Zoroa da, bere kaltetan, argi bila dabilena gauza ilunetan (esaera).