Leongo probintzian dagoen eskualdea, Ponferrada eta Villafranca barrutiek osatua. Sil ibaiaren goialdeak ureztatutako ibarra da. Aberatsak dira bertako abeltzaintza eta nekazaritza; ikatz meak ere badira, Villablinon batez ere. Ponferrada da eskualdeko gune nagusia (53.763 biztanle).