Bierce, Ambrose
Estatu Batuetako idazlea (Horse Cave Creeck, Ohio, 1842 - Mexiko, 1914). Estatu Batuetako Banakuntzarako gerran parte hartu ondoren, kazetaritzan jardun zuen San Franciscon, Londresen eta berriro AEBetan. E. A. Poeren eta Swiften eragina izan zuen, eta hainbat eleberri labur eta saiakera fantastiko, irri garratzeko eta giro beltzekoak idatzi zituen. Bierceren umore basa sofistikatuak The Devil’s Dictionary (Gaizkiaren Hiztegia, 1906) izenburua duen lanean iritsi zuen bere maila gorena. Mexikon desagertu zen oraino argitu gabeko eran, hango iraultza bertatik ezagutzera joana zelarik.