Bethencourt, Jean de
Normandiar itsasgizona (Grainville-La-Teinturière, Caux, 1360 inguruan - 1425). Gaztelako Henrike III.aren zerbitzuan zegoela Kanarietako uharte txikienak konkistatu zituen (1402-1404), bertako biztanleak, guantxeak, menderatu ondoren. Hango lehen kolonia izan zen. 1412. urtean Frantziara abiatu zen Ehun Urteko Gerra zela eta. Batere dirurik gabe gelditu ondoren, Nieblako kondeari saldu zizkion Kanarietako zenbait uharte.
- betezpal
- Bethania, Maria
- Betharram
- betharramita
- Bethe, Hans Albrecht
- Bethencourt, Jean de
- Bethleem
- Beti, Mongo
- beti
- betiber
- betibizi