Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bete 2

(bete aditzaren era burutua). Zerbaitetik ahal adina duena edo daukana. Betea egon, utzi. Ardoz bete-bete eginda. || (Bi izenen artean, lehena bigarrenean aipatzen denaz beterik dagoela adieraziz). Zakua bete egur zeramala. Eta baratzetik zetorren, zakua bete egur zeramala. || (Neurria edo denbora adierazten duten izenekin, bat-en ordez). Ez da Gipuzkoan oina bete lur alferrik dagoenik. Kana bete luze, kana erdi zabal eta hiru kana garai. ik. ordubete, hilabete… || Adjetibo gisa. Neurri betea eman. Ilargi betea: aurpegi osoa argiturik agertzen duena. Ezpain beteko musua. Aho betean esan. Lo betean zelarik hil zuten. || Guztiz berdina. Alaba amaren betea: alaba amaren berdin-berdina. || Bete betean. adlag. a) Osorik, erabat. Bete betean sinetsi. b) Erdiz erdi. Xedea bete betean jo. || iz. Ahurraren betea: ahur beteak eduki dezakeena.