Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

betaurreko

iz. Pl. Ikuste akastuna zuzentzeko tresna, begien aurrean eta euskarri batean ezartzen diren bi lentez osatua. || Sing. Urrutira ikusteko tresna, tutu batean ezartzen diren zenbait lentez osatua.  v  Betaurreko analitikoa. Topogr. eta Opt. Altxaketa topografikoetan distantziak neurtzeko erabiltzen den betaurrekoa.  v  Betaurreko astronomikoa. Astr. Argizagiak begiratzeko erabiltzen den betaurrekoa. Betidanik betaurrekoaren asmatzailea Roger Bacon ingelesa izan zela esaten den arren, horren aurrekoa da betaurrekoari buruz ezagutzen den lehen agiria: 1608an Hans Lippershey-k aurkeztu zuen betaurrekoaren patente bat Herbehereetako Estatu Orokorretan. Handik hilabete gutxitara, 1609an jadanik, Galileok asmakizunaren berri izan zuen eta erabili egin zuen argizagiak ikusteko. Hala ere, urte asko igaro ziren Liobinow errusiarrak 1873an betaurrekoaren funtzionamenduaren azalpen egokia eman arte.