berun
iz. Metal iluna, astuna eta biguna, lantzeko erraza. || Hari baten muturrean lotzen den atala, berez berunezkoa, zerbait zut jartzeko edo erabiltzen dena. v Kolore grisa izaten du; beste zenbait metalekin nahasturik azaldu ohi da. Erabilera asko ditu; azido sulfurikoa prestatzeko ontziak egiteko, akumulagailuetako xaflak egiteko; aleazio askotan erabiltzen da. v Berun urdina. Berun fosfatoa. v Berun zuria. Kerusita. v Berun pobrea. Zilar gutxi duena. v Berun aberatsa. Zilar ugari duena.