Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bertha

edo Grosse Bertha. Paris 100 kilometrotatik bonbardatzeko alemaniarrek 1918an erabili zuten kanoia. 210 mm-tako kalibrea zuen, 34 metro luze zen kanoia bera eta burdinbidez mugitzen zuten. Kruppen fabrikan egin zuten eta haren alabak izena Bertha zuelako zeritzaion horrela.