Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bertendona, Martin Ximenez de

Itsasgizon eta ontzigile bizkaitarra (Bilbo, 1489 - Bilbo, 1564). Bilbo hiriak berari esker berreskuratu zituen Foruak eta Udal frankiziak (1551). 1554. urtean, Desierto ontziolan, Filipe II.aren zerbitzuan izateko 610 tonako ontzitzarra egin zuen. Ontzia bukatutakoan Napoliko Karlos printzea Coruñatik Ingalaterrara eraman zuen bertan Doña Maria erreginarekin ezkontzera. Handik bi urtera Karlos V.a Le Havretik Espainiara eraman zuen ontzi berberean. Ondoren Caceres hiriko Yuste monasteriora baztertu zen. Egindako zerbitzu ugarien ondorioz hainbat sari jaso zituen Erregearengandik.