Berrogaine-Lahüntze
Zuberoako udalerria, Maule-Lextarreko kantonamenduan. Berrogain-Laruns du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Mithikile-Larrori-Mendibile, Urrüxtoi-Larrabile eta Ezpeize-Undüreiñe, ekialdean Mendibile, mendebalean Bildoze-Onizepia, eta hegoaldean Sohüta. Altuera 140 m. 2,68 km2. 1999ko erroldaren arabera, 139 biztanle ditu (berrogaindarrak; lahünztarrak). Euskara, zuberera; euskaldunak, % 48. Nekazaritza eta abeltzaintza dira bertako ekonomia jarduera nagusiak.
- Berrobi
- Berroeta, Joan
- Berroeta
- Berroeta
- Berrogaine
- Berrogaine-Lahüntze
- Berrogain-Laruns
- berrogeialdi
- berrogeigarren
- berrogeitaka
- Berroia