Berrobi
Gipuzkoako udalerria (Tolosaldea). Mugak: iparraldean Ibarra, ekialdean Berastegi, eta mendebal eta hegoaldean Belauntza. Altuera 161 m. 2,7 km2. 1997ko datuen arabera, 557 biztanle (berrobitarrak). Zelai edo Berastegi ibaiak zeharkatzen du udalerria. Euskara, gipuzkera. Hizkuntza banaketa 1996an: 448 euskaldun, 52 ia euskaldun eta 50 erdaldun. Langile gehienak Tolosako industrietara joaten dira. v Historia. Inguruko beste herrigune asko bezala, Berrobi Tolosari lotu zitzaion 1374. urtean. Hala eta guztiz ere, Berrobik ez zion uko egin ekonomia administraritza independenteari. Egoera horretan iraun zuen 1845. urtean erabateko burujabetasuna lortu zuen arte, Tolosak ordezkatuko bazuen ere Gipuzkoako Batzar Nagusietan.