bernazio
iz. Bot. Hostoek zabaldu aurretik begian duten egokera berezia. v Bernazio errebolutua. Hostoak begian behealdera biribilduta dituena. v Bernazio inbolutua. Hostoak goialdera biribilduta dituena. v Bernazio konbolutua. Luzetara, hodi itxuran, garatutakoa. Hostoa luzetara garatzea, hodi itxuran. Gariaren familiako zenbait landaretan eta Prunus edo Tulipa askotan izaten da era honetako bernazioa. v Bernazio konduplikatua. Hostoa bere nerbio nagusiaren inguruan tolestuta duena; hauxe da landare gehienetan gertatzen den bernazio mota. v Bernazio zirtzinatua. Iratzeetan eta beste zenbait landare motatan gertatzen den bezala, hostoa zabaldu aurretik espiralean bilduta duena.