Bernard, Claude
Fisiologo frantsesa (Saint-Julien, Rhône, 1813 - Paris, 1878). Parisen medikuntza ikasi ondoren (1834-1843), Collège de France-ko medikuntza esperimentaleko katedra beretu zuen (1855). Digestioko gertaera kimikoak izan ziren Bernarden lehen ikerketen helburua; gibelaren funtzio glukogenikoak aurkitu zituen, eta diabetesaren sorrera azaldu zuen. Lavoisier-ek animalien beroaz eta honen erregulazio mekanismoaz egindako lanak burutu zituen. Gero nerbio sistemaren fisiologia ikertu zuen, eta haren baitan zenbait gai pozoitsuk eragindako ondorioak aztertu zituen. v Hipotesia ikerketaren funtsezko osagaia zen Bernardentzat. Fisiologiaren azterbide modernoak sortu zituen; bere ekarria Introduction à l’étude de la médecine expérimentale (1895) liburuan plazaratu zuen.