Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bernagorri

iz. Zool. Eskolopazidoen familiako hegazti karadriformea. 27 cm inguru da luze. Gorputza zuria eta grisa du, eta hankak, oso luzeak, gorriak edo horiak. Mota aipagarriena bernagorri arrunta da (Tringa totanus). Mota hau Europako eta Asiako erdialdeko zabaldietan bizi da, neguan hegoalderantz joaten bada ere. Ibai eta urtegi inguruetan bilatzen du janaria (intsektuak, armiarmak, zizareak, soinberak, arrain txikiak…). Gizonarentzat oso aintzat hartuak dira bernagorri arruntaren arrautzak. Euskal Herrian ez da bernagorririk izaten.