Bermuda uharteak
Ozeano Atlantikoko uhartedi britainiarra, Bahama uharteen ipar-ekialdean. Antilletako uhartetzat har daitezkeen 150 koralezko uharte horietatik 20tan besterik ez da bizi jendea. Nagusiak, Main Island, 53 km2 eta 54.893 biztanle dituena (% 60 beltzak eta mulatoak). Hiriburua: Hamilton (3.000 biztanle). Hizkuntza ofiziala, ingelesa. v Klima. Gulf Stream ur lasterraren eraginpeko klima gozoa du. Landaredia ugaria. v Ekonomia. Tomateak, azukre erremolatxa, kafea, bananak, tabakoa. Arrantza (otarrainak). Turismoa (528.000 bisitari 1984an). v Historia. Juan Bermúdez espainiarrak 1515. urte aldera aurkitu ondoren, Bermuda uharteek kolonia britainiarra osatzen dute 1612tik. 1968an autonomi estatutu berezi bat eman zioten. 1940an aireportu bat eraiki zuten bertan Estatu Batuek.
- bermiforme
- bermifugo
- bermikulita
- bermis
- bermizida
- Bermuda uharteak
- bermut
- Berna
- Berna
- berna
- Bernabe, santua