Berlinguer, Enrico
Politikari italiarra (Sassari, Sardinia, 1922 - Padua, 1984). Italiako Alderdi Komunistako idazkari nagusia (1972-1984) konpromiso historikoa (estatua babesteko konpromisoa, gainerako alderdi politikoekin, demokrazia kristauarekin bereziki, hartua) eta eurokomunismoaren aldeko estrategia (estrategia komunista demokrazia burgesaren oinarriak onartuz) bultzatu zituen, Moskuren aldeko ortodoxiatik aldenduz. Berlinguer buru zela PCI edo Italiako Alderdi Komunistak inoiz baino boto gehiago izan bazuen ere, ez ziren Italiako gobernua eskuratzera sekula iritsi.
- Berlant, Tony
- Berlin, Isaiah
- Berlin
- berlindar
- Berliner, Emile
- Berlinguer, Enrico
- Berlioz, Hector
- berlita
- Berlusconi, Silvio
- berma
- bermagailu