Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Berengela

Nafarroako printzesa eta Ingalaterrako erregina (Segovia, 1165 - Burgos, 1230). Nafarroako Antso VI.a Jakitunaren alaba eta Antso VII.a Azkarraren arreba eta Zuriaren ahizpa. 1191. urtean Rikardo Lehoi-Bihotzekin ezkondu zen Zipreko Limasol hirian, III. gurutzadaren garaian, eta hala Ingalaterrako erregina bihurtu zen. Ingalaterrako koroaren mendean zegoen Akitaniaren eta Nafarroako erreinuaren arteko harremanak sendotu ziren eta Nafarroa Beherea Nafarroako erreinuan geratu zen betikoz. Bitartean Antso Azkarra nagusitu zen Gaskonian, Rikardo erregearen izenean. 1199. urtean Rikardo Lehoi-Bihotza hil eta Berengela Le Mans aldera joan zen. Le Mans hirian hil zen 1230eko abenduaren 23an.