berbena
iz. Bot. Belar landarea, sendagintzan erabilia (Verbena officinalis, etab.). Mundu osoan izaten da baina, Ameriketan batez ere. Garai batean oso ezaguna zen zelten artean, landare sakratutzat baitzeukaten. Berbena arruntak zurtoin tentea du eta lore txiki more-argiak, gerbatan bilduak. Sendagintzan, egosi ondorengo ur mikatza nahiz enplastoa, sukarra kentzeko eta zauriak eta garbitu eta sendatzeko erabiltzen da gehienbat.