Berbaro
Durangoko (Bizkaia) euskara elkartea. 1989an sortu zen euskara eta euskal kultura bultzatzeko helburuaz. Hainbat ekimen garatu ditu helburu horien alde: Eraz astekariaren bultzatzailea izan zen, haur eta gazteen aisialdirako hainbat programa gauzatu ditu, Durangoko udalarekin batera euskara zerbitzua eta dendarien hitzarmena sustatu du, Durangoko liburu azoka bultzatu du eta Berbaro izeneko taberna eta topagune kulturala sortu ditu, besteak beste. 600 bazkide ditu Berbaro elkarteak.