Beowulf poema
Kristautasunaren aurreko poema anglo-saxoia (3.000 bertso errima asonantean), izengabea, VIII. eta X. mendeen bitartean berregina. Daniarren eta Suedia Hegoaldeko godoen arteko harremanak kontatzen ditu. Eskuizkribua (Londresko British Museum-en dago) XVIII. mendearen bukaeran aurkitu zen. Teutoien munduko epopeia zaharrena da. Bi zatietan banatua dago (Beowulfen garaipena eta Beowulfen heriotza). Beowulf Seelandiako zaldun godoaren historia aurkezten du, hizkuntza zahar eta ilunez kontatua.