Bengazi
Libia iparraldeko hiria eta portua, Sirte Golkoko ekialdean, Zirenaika herrialdeko hiriburua. 650.000 biztanle (1981). Unibertsitatea (Letrak eta Zuzenbidea). Janari industria. v Historia. Antzinako Berenice hiria, Bigarren Mundu Gerran ingelesek hartu zuten 1941eko otsailean eta abenduan, eta beste bitan bereganatu zuten berriz Afrika Korps-eko oste alemaniarrek, Montgomery ingelesaren soldaduak Bengaziz erabat jabetu ziren arte (1942ko azaroak 20).