Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

benarriz

iz. Zool. Locustella generoko hegaztien izen arrunta. Arre berdaxkak izaten dituzte lumak goialdean eta hori argiak edo zuriak behealdean. Toki hezeetako landareen artean bizi dira.  v  Benarriz nabarra. 12 cm inguru neurtzen duen benarriz mota landare artean ezkutaturik bizi dena (Lucostella naevia). Luma arre ilunak izaten ditu bizkarraldean, arrastodunak.  v  Ibai-benarriza. Aurrekoaren antzeko benarriz mota (Locustella fluviatilis). Ez du lumetan arrastorik izaten.  v  Benarriz gorrizta. Aurrekoak baino handiagoa da eta lurralde epelagoetan bizi da (Locustella luscinioides). Kanabera artean egiten du habia baina gainontzeko benarriz motak baino gehiago ibiltzen da landareek estali gabeko tokietan.