Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Belisario

Bizantzioko jenerala (Trazia edo Iliria, 500. urte inguruan - 565). 532. urtean, gupida gabe zapaldu zuen Nika altxamendua Konstantinoplan. Justiniano enperadoreak bandaloen aurkako osteen buru ezarri zuen eta Ipar Afrika konkistatu zuen Gelimer Kartago ondoan garaitu ondoren (533-534). Italian, Vitiges ostrogodoen erregeari nagusitu zitzaion (540). Azken urteetan agintarien faborea galdu zuen, eta pobre hil zen. Bere idazkari zen Prokopiok ez dio batere aipamen onik egiten Isilpeko Historia lanean.