beldar 1
iz. Harra, tximeletarena bereziki. v Lehorreko zenbait animalia ornogaberi, intsektuei bereziki, arrautzatik irten eta heldutasunera iritsi bitartean ematen zaien izena. Intsektuek arrautzatik irten eta heldutasunera iritsi bitartean aldi berezi bat bizitzen dute: larba aldia. Beldarrak metamorfosia izaten du eta horren bidez bihurtzen da izaki heldu. Intsektuen harrei ematen zaie beldar izena. Beldarrak ez ditu izaten aita-amen ezaugarriak, ezta haien antzik ere, eta bere kabuz bizitzeko gai da. v Tximeleten beldarra. Arraultza jarri eta 15 egunetara edo jaiotzen da. Tximeletaren beldarrak zizarearen tankerako gorputz luzexka izaten dute. Ahoan pieza murtxikatzaileak dituzte (tximeleta helduek ez bezala); toraxean, berriz, hiru atal edo eraztun, bi luzakin ezkatadunekin bakoitza, eta abdomenean hamar eraztun. Abdomeneko eraztun gehienetatik hankak irteten zaizkie, eraztun bakoitzetik bi. Hosto kimuak eta fruituak jaten dituzte eta oso gogokoak dituzte azaren hostoak; hauetan, zurtoina eta sustraiak ez beste guztia jaten dute. Metamorfosi aldi bakoitzean azala mudatu eta jantzi berri batez hornitzen dira, lehengoa bazter utziz. Tximeleta mota batzuk denbora luzeagoz bizi dira beldar gisa, intsektu heldu bezala baino.