Gipuzkoar idazlea (Urretxu, 1873 - Gasteiz, 1952). Euskal Herria aldizkariko lankide izan zen. Bereak dira Zumaya´ko erri eta bere seme gogoangarrien kondaira (Euskal Esnalea, 1900), Noticia histórica de la villa de Zumarraga eta Al bardo éuskaro Iparraguirre lanak.