Belauntza
Gipuzkoako udalerria (Tolosaldea). Mugak: iparraldean Ibarra eta Berrobi, ekialdean Elduain, mendebalean Ibarra, eta hegoaldean Leaburu-Gaztelu. Altuera 209 m. 3,4 km2. 1997ko datuen arabera, 290 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gutxiago (belauntzarrak). Euskara, gipuzkera; Hizkuntza banaketa 1996an: 247 euskaldun, 25 ia euskaldun eta 10 erdaldun. Langile gehienak Tolosako industrietan aritzen dira. Nekazaritza eta abeltzaintza dira bertako jarduera nagusiak. v Historia. 1374. urteaz geroztik Belauntza Tolosaren mende egon zen, nahiz eta ekonomiaren administrazioa Tolosarenetik aparte mantentzen zuen. 1802. urtean erabateko beregaintasuna lortu zuen Hiri-Gutuna jasoaz. Hurrengo urtean Tolosan egindako Gipuzkoako Batzar Nagusietara Ibarra hiribilduarekin bat eginez aurkeztu zen Olabide izenaz. Belauntzako Beotibar zelaian borrokatu ziren gipuzkoarrak eta nafarrak 1321. urtean (Beotibarko Gudua).